Mikel Zabalza Gogoan 35 urte

2020-11-25
35 urte bete dira Guardia Zibilak torturapean Mikel Zabalza orbaiztarra hil zuela. Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak haren oroimenez ekitaldi bat antolatu du Auritzen egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko, eta "errepresioa berriz ez errepikatzeko bermea" exijitzeko ere. Nafarroako Gobernuaren, gobernuaren bizikidetza alorraren, tokiko entitateen, hainbat alderdien eta eragile sozialen ordezkariak bertaratuko dira larunbatean eguerdiko 12:00etan Auritzeko Kultur Etxean egingo den ekitaldira. Ekitaldia Ahotsa.info atariaren bitartez streaming bidez eskainiko da.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak