"Parece que". Ahozko euskera hobetzen. Adolfo Arejita.

2017-03-22
AHOZKO EUSKERA HOBETZEN: Modan parau da "emoten dau" esamodua, gaztelerazko “parece que” adierazo gura dogun bakotxean. Danok esaten dogu kontestu batzuetan: "Ondo emoten dau". "Txarto emoten dau". "Ez dau ondo emoten". Holakoetan erabilera egokiak dira. Adjektiboakaz be bai: "Horrek txikia emoten dau". "Handia ez dau emoten". Baina –la atzizkidun esaldi batek segiduten deutsanean, beste aukera batzuk hobeak dira."Esan lei ze Aduriz golik sartu ezinik dabilela gaur". "Beharginak hasarre dagozala dirudi". "Goizean baino eguerdiantz epelago egongo dala pentsa lei".
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak