Kilima aldaketa (Iker Lauroba)

2023-04-21
Uda diskoko lehen singlea. Imanol G.Gurrutxaga eta Nagore Muriel (I.G.G. Ekoizpenak) izan dira bideoaren egileak. Aktoreak: Fariba Sheikhan, Ane Lauroba, Maria Isabel Uriarte, Eneko Sheikhan, Ianire Usandizaga eta Karmele Ugalde. Musikariak: Hilario Rodeiro, Olaia Inziarte eta Izaro Andres. Musika eta hitzak: Iker Lauroba KILIMA ALDAKETA Urtzaroa bizkortu duzu poloetan, glaziarretan epel ta eroso ginenean. Eten dira komunikabideak, gure artean Beringiako zubirik ez dago. Galdu naiz aurki aurkituko nauzulako, aztarnak irakurtzen ikasi duzulako eta bihar topa egiten topatuko nauzu basamortuan. Zure eskuen kilima aldaketak azalean inurritu dizkit nahiak. Idoloak arpilatzaileentzat, urakanek eraitsi dituzte gurtza lekuak Galdu naiz… Kilima aldaketa izotz aro honetan. Kilima aldaketak zure laztanik gabe utziko nau. Kilima aldaketa izotz aro honetan. Kilima aldaketak zure azalik gabe utziko nau. Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak