GUREAN GAUR albistegia: Maiatzak 9

2017-05-09
Gora egin du EAJ eta Sorturen arteko tentsioak Ernaik GBBren egoitzan egindako margotzeak alderdi jeltzalea eta ezker abertzalearen arteko harremanak are gehiago mikaztu dituzte. EAJ-k eta Eusko Jaurlaritzak gertatutakoa "gaitzesteko" eskatu diote Sorturi eta Arkaitz Rodriguezen esanetan egoera "neurriz kanpoko dimentsioa" hartzen ari da. Horrekin batera, Gipuzkoako Fiskaltzak, SUP sindikatu polizialak eskatuta, ikerketa abiatu du "Euskalduna naiz eta zu?" saioaren inguruan. Hauek eta beste hainbat, Beñat Zarrabeitiaren eskutik. - Igandean egindako herri galdeketen arrastoari segida emanez, Gure Esku Dagok datorren ekainaren 10ean Bilboko burutzekoa den manifestazio nazionala aurkeztuko du. Bertan Herritarren Ituna aurkeztuko dute. - Atzo Gipuzkoan izandako mobilizazioen ondoren, gaur Gurasos plataformak Erraustegia gelditzeko Novergiara joko duela iragarri du. - Frantziar Estatuan, Manuel Vallsek Alderdi Sozialista utzi eta hurrengo presidentea izango den Emmanuel Macron-en “En Marche” mugimenduarekin bat egin du - Kiroletan, Bob Jungels luxenburgoarra da Italiako lider berria mendiko lehen etaparen ondoren. Etnako gailurrean Jan Polanc esloveniarra izan da nagusi. Mikel Landak, azken kilometroetan matxura pairatu arren, onenekin ailegatzea lortu du eta dagoneko bederatzigarren postuan dago. - Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa abiarazi du "Euskalduna naiz eta zu?" saioaren harira SUP sindikatu polizialak eskatuta. Gai honekin lotuta, Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) artistek azkenaldian jasandako erasoak salatu ditu. Itziar Ituño eta Miren Gaztañagaren kasuak dira azken asteetan eman diren sonatuenak. Euskal Herriko, Kataluniako, Galiziako eta Espainiako hainbat artista elkartek atxikimendua eman diote Euskal Aktoreen Batasunaren agiriari. #11gaur
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak