Bertso Eguna 2021

Mar 27, larunbata, 18:00
2021eko Bertso Egunaren hitzordua Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan da. Bertan egoteko sarrerak agortuak dira, baina online ikusteko aukera ere badago: horretarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude.

Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzuten. Lagun gehiago ere batuko zaizkie protagonistei oholtza gainean: Eli Pagolak, Maider Arregik, Manex Agirrek eta Rosi Lazkanok ere hartuko dute parte emanaldian.
Banatu bideo hau
Info gehiago