Loraldia: Bozak

Mar 20, larunbata, 12:30
Bozak. emakume-sortzaileak eta eszena / OLATZ SALVADOR ETA IDOIA / Maddalen Arzallus: solasaldiaren gidari / Gonbidatuak online: ITZIAR ITUÑO eta ANE LABAKA

Esperientzia digital honek “emakumeak eta eszena” aztertzeko bidea hartuko du. Nola diseinatu etorkizun berria, nola zabaldu ateak, nola bukatu kontrako eztarriarekin. Gaiari heltzeko bi gonbidatu izango dira online: Itziar Ituño aktorea eta Ane Labaka bertsolaria. Biak eskarmentu handiko sortzaileak. Beste aldetik, kantari bakoitzak musikari lagun bana izango du eszenan. Olatz Salvadorrekin Keu Agirretxea gitarra-jotzailea arituko da, Idoiarekin, berriz, Joanes Ederra kontrabaxu-jotzailea. Esperientzia honen amaieran kantari biak batera kantatzen ikusteko aukera izango dugu.
Banatu bideo hau
Info gehiago