Morts pour la patrie (Kaleko Urdangak)

2019-11-26
Kaleko Urdangak (Bardulia, Basque Country) 2019. (EUS) "Morts pour la patrie" 2019ko azaroan atera den Vis Vires & Kaleko Urdangak EP konpartituko abestietako bat da. Sound of Sirens Iruñeko estudioetan grabatua Julen Urzaizen gidaritzapean. Bideoklipa Hodei Izarrak ekoiztua eta grabatua, Kemen Atxurra, Maialen Arrinda, Aingeru Bidaurreta eta Inge Abrisketaren laguntzarekin. Eskerrik beroenak Bermeo, Algorta eta Bergarako gudariei, Gorpuzkingz eta Intxorta 1937 kultur elkarteari. Order: http://taerecords.wixsite.com/releases Spotify: https://open.spotify.com/artist/1d1tT... Facebook: https://www.facebook.com/KalekoUrdangak/ Instagram: https://www.instagram.com/kalekourdan... Bandcamp: https://kalekourdangak.bandcamp.com Itunes: https://itunes.apple.com/es/artist/ka... Email: kalekourdangak@gmail.com MORTS POUR LA PATRIE Ezkil hotsa udako sargorian DEI BAT! herrian barrena Armak hartzera behartu gaituzte FRANTSES! aberriaren alde Ta Baionatik burni bidean Biba ta txalo artean Adorez goaz orain bi egun Ume koskor ginenak Gu gara 49. erreximentua Zin egin digute garaipen azkar bat Laster bueltan etxera Lubaki hezeak nigar ta garrasiak Haragi ustel usaina Anaia hila Verdungo lur beltzean Lagun denak galduak Infernuko atean Somme ibarrean Ofizial arrotzen menpe Vive la France allez! oihukatuta Engainatu gaituzte Hemendik entzuten dut erbesteratua Ama aiten nigarra Ene azken arnasa, ez naiz itzuliko Oi ama Eskual Herria! Euskaraz baizik ez zekiten haiek Haiena ez zen aberriaren alde http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak