CIKAUTXO Indeus Elkarrizketa: "Hizkuntza politika lantzea erronka polita izan da"

2022-05-19
CIKAUTXO, INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kide da. INDEUS industrian euskara bultzatzeko sortu zen eta euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu. Gerturatu https://indeus.spri.eus/eu webgunera plataforma honi buruzko informazio zabalagoa aurkitzeko. Indeus Elkarrizketak solasaldira ekarri ditugu Javier Principe eta Ramon Mendiguren CIKAUTXO (https://www.cikautxo.es/eu/) kooperatibako presidentea eta Euskara taldeko kidea hurrenez hurren. Enpresaren sorrera, bilakaera eta ekoizpena izan ditugu mintzagai elkarrizketaren lehen atalean; bigarrenean berriz hizkuntzaren gaiari eutsi diogu. “Erronka polita izan zen hizkuntza politika lantzea. Euskara kudeatzera ohituta geundenez, honek asko lagundu digu beste hizkuntzak txertatzen” azpimarratu du Javier Principek. Informazio gehiago: https://www.spri.eus/nazioartekotzea-komunikazioa/euskara-kudeatzera-ohituta-egotea-lagungarria-izan-da-hizkuntza-politika-landu-eta-gainerako-hizkuntzak-txertatzerakoan-javier-principe-cikautxo/ CIKAUTXO hobeto ezagutu nahi baduzu, hemen duzu bere YouTubeko kanala: https://www.youtube.com/channel/UCgMP3S2NxHr3V1R8Q3tM3Ew #IndeusElkarrizketak #cikautxo #Indeus #Industriaeuskaraz #SpriTaldea
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak