Ba al dakizu? BILLABESAREN ENTZIERROA

2022-07-15
www.berria.eus | Iruñeko Udalak Gaixoa ni kantatuz eman ohi die amaiera sanferminei. Festazale askorentzat hori ez da izaten jaietako azkeneko ekitaldia. Bada beste ohitura bat, herrikoiagoa, parrandazaleak dituena pro- tagonista: billabesaren entzierroa. 1985. urteko uztailaren 15ean 08:00ak aldera entzierroaren ibilbidetik igaro behar zuen billabesari itxaron, eta haren aurrean korrikan hasi ziren gaupasa eginda zenbait lagun. San Domingo aldapatik hasita, entzierroaren ibilbide osoa egin zuten billabesaren aurrean. Hortik aurrera urtero ospatzen da billabesaren entzierroa uztailaren 15ean. Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak