Nola lagun dezake zirtoak bertsoaren ikas-irakaskuntzan eta ahozkotasunaren didaktikan?

2021-07-22
2021-07-15, Amasa-Villabona (Gipuzkoa). Iaz Pello Mari Otaño Beka eskuratu zuen "Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa" proiektua aurkeztu du Mikel Artolak, proiektuaren egileetako batek. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko zenbait kidek - Beñat Iguaran Amondarain, Haritz Mujika Lasa, Imanol Artola Arretxe, Mikel Artola Izagirre, Oihana Iguaran Barandiaran eta Unai Mendizabal Jauregi - osatu dute proiektua: zirto historikoekin zein beraiek sotutakoekin ikus-entzunezkoak prestatu dituzte ikasgelarako, ikasleak ere esaldi errimatuak egitera animatuz. Zirtoaren lanketak ere baditu beste onura batzuk: bertsolaritzaren historia gehiago ezagutzea, ludikotasuna ikasgelara eramatea, sormena garatzea,... Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu genuen deialdia, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu Ikastolaren eta Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin. Informazioa: www.mintzola.eus | www.kilometroak.eus | www.zubimusuikastola.eus [EU] Mintzola Ahozko Lantegiaren muina da bertsolaritzaren ikertegia. Hala, ikerketak bultzatzeko, aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie ikertzaileei eta baita ikerketa kontratuak eta proiektu sariak esleitu ere. Era berean, ikerketa horien zabalkunderako plazak ahalbidetzen ditu Mintzolak. Jardun horretan, hainbat erakunderekin aritzen da elkarlanean. [ES] La investigación del bertsolarismo es el núcleo principal de Mintzola. De ese modo, por una parte, ofrece un servicio de asesoramiento a los investigadores, y por otra, adjudica contratos de investigación y becas para proyectos. Asimismo, Mintzola ofrece espacios y medios para la divulgación de dichas investigaciones. En esa labor colabora con diversas instituciones. [FR] Le centre de recherches sur le bertsolarisme est le centre névralgique de Mintzola. Ainsi, d'une part, il propose un service d'assistance aux chercheurs et, de l'autre, il attribue des contrats de recherche et de bourses à projets. Mintzola propose également des espaces et des moyens de divulgation de ces recherches. Dans cette mission, le centre collabore avec différentes institutions. [EN] The bertsolaritza research centre is the core of Mintzola. On the one hand, it offers an advice service for researchers and, on the other, it awards research contracts and grants for projects. Mintzola also offers spaces and resources for sharing the results of this research. For this task it collaborates with different institutions.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak