Bide Ertzean - Jaun andreok, bihar arte

2014-01-30
Deabruak Teilatuetan taldearen alternatiba akustiko eta popero moduan sortu zuten Bide Ertzean Imanol eta Joni Ubeda anaiek, Karlos Aranzegirekin. Lehen disko laburretik hasita, gaur egungo euskal poetak musikatu ditu taldeak, batik bat Jose Luis Otamendi. Disko labur baten eta lau luzeren ondoren -Zure minari (Gaztelupeko Hotsak, 1999), Grisa (GH, 2000), Maite out (GH, 2002) eta Esan bare(GH, 2004)- beste bide bat hartu, eta 36ko gerran egin zuen geldialdia, Non dira diskoarekin (GH, 2006). 2009an Leidor Sessions zuzeneko diskoa eta DVDa grabatu zuen Tolosako Leidor antzokian, 10 urteko ibilbidea jasotzeko. Don Inorrez (GH, 2010) diskoko bira gogoangarria izan zen, eta ordura arte urratu gabeko plazetan aritzeko aukera izan zuten: Donostiako Victoria Eugenia antzokian, besteak beste. 77 (GH, 2013) diskoa da bere lanik berriena.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak