Epika Berriak - Sustrai Berriak [Videoclip]

2020-11-19
Sustrai Berriak taldearen “Garun Setiatuak” diskaren “Epika Berriak” kanta. 2020ko udan Sound of Sirens estudioan ekoiztua Julen Urzaizen eskutik. “Videoklip”-a Urki Etxeberriak ekoiztua eta zuzendua. Letra Irati Zabalzaren eskutik: [EUS] Epika Berriak Gonbidatua izan ez den biolentzia maizter dugu herri honetan. Zeharkatu gaitu, birsortu ditugu nortasun sakon ta ukabil itxiak. Irribarre zimurtuak. BIZIRAUTEKO BERMEAK! Borrokak eman digu oharkabean argia. Amildegia izan dugu ortzimugan. Erraietan min-ziztadak. Aukera zapuztuak. Ilusio abandonatuak. Maitasun atsekabetuak Itxaronaldi ehunduak. EGUZKIA EHORTZIRAINO! BAINA GERRAK EMAN DIGU OHARKABEAN BIZIPOZ EROA BIHOTZAREN HONDOAN AIZKORA ERROA BEGIRADAREN OSINEAN BENETAKO BEROA IRAGANA ETA GEROA Epika nortasunaren bozgorailu sutsua. Itzalpetik libratu dugun oihua. Hauspotu ditzagun txinparta berriak. SUTONDOAN ISTORIO ASKO DITUGU KONPARTITZEKO! BAINA GERRAK EMAN DIGU OHARKABEAN BIZIPOZ EROA BIHOTZAREN HONDOAN AIZKORA ERROA BEGIRADAREN OSINEAN BENETAKO BEROA IRAGANA ETA GEROA Kontaktuak / Contactos: 688 865 447 / 618 148 663 -Facebook: https://www.facebook.com/sustraiberriak/ -Instagram: @sustrai_berriak -Posta elektronikoa / Correo: sustraiberriak@gmail.com
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
62