Sortu: Pandemiari aurre egiteko zaintza komunitarioa lehenetsi behar da aldaketa sozialak bultzatuz

2020-11-22
Iruñean egindako agerraldi batean, Nafarroako dozenaka militante independentista elkartu dira bizi dugun osasun larrialdiaren inguruko hausnarketa bat egiteko. "Orain arte egindako akatsak zuzendu eta gure arreta funtsezkoak diren erronken gainean" jartzea unea dela dio Sortu-k, "herritarren interes eta beharrizanak lehenetsiz beste ezeren gainetik". Pandemiari aurre egiteko burujabetasuna ere aldarrikatu du indar politiko independentistak.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak