Jose Tejeria da - Rafa Rueda

2022-07-29
"Muatzeko desgrazia" izan zen Euskal Gaizkileak serieko hirugarren atala. Bertan Joxe Tejeriaren nondik norakoak kontatzen dira, aita hil izanaren akusaziopean heriotzera kondenatua eta Gipuzkoan garrote bidez exekutatua izan zen aiarraren historia. Exekuzioaren lekuko izan zen Juan Mari Zubizarreta "Etxeberritxo" bertsolari azkoitiarrak bertso sorta bat idatzi zuen, eta 120 urte beranduago musikatu du Rafa Ruedak. Podcasta osorik entzun nahi izanez gero: https://podcast.eus/muatzeko-desgrazia-euskal-gaizkileak/ Bertso sorta osoa duzue hemen, kantuan ez baitira denak agertzen. Jose Tejeria da au nere grazia, Gipuzkoa’ko Aia’n jaio ta azia; tiroz aita ill nuan, orra desgrazia, publikatzera nua asunto guzia. Deabrubak animua eman biotzera, tiroz atrebituba nire aita iltzera; Donostia’ra gero zerbait ekartzera, egin nuen okerra desemulatzera. Gizonak altxa zuten aita bizirikan, “O, semiak galdu nau!” berak esanikan; gurasubak etzuban esan gezurrikan, gorputza ill da anima juan mundutikan. Paperian jarrita alde aurretikan, aitari zenbat eman señalaturikan; eske ari zan beti aldamenetikan, gure enredo danak sortubak ortikan. Aitak eskatzen ziran legez eta bidez, egiten niona da agindu ta eman ez; buru dana betia pentsamendu txarrez, tirua eman nion diruaren ordez. Soldadu arma-dunak lotu kurioso, baita eraman ere Azpeiti’ra preso; deklarazio txarrak egiña ni oso, libratutzeko bear gezurra preziso. Aurrena egon nintzan uka fuertian, salatzallia pranko bazan bitartian; gero aitortu nuen egunen batian, gezur guztiak ziran neretzat kaltian. Azpeitia’tik juan Donosti aldera, Gipuzkoa’ko buru dan tribunalera; akusatuba nintzan Judasen legera, gezurrak balio ez, neretzat galera. Andriak eta biyok emandako itzak, konprenditzeko ere oso dira gaitzak; oiek guziak ziran gezurrezko saltsak, aitari ezarriaz etzituben mantxak. Gaizki egin nuala ondo damutzen zat, au eskarmenturako beste guzientzat; munduban ez da izan oraindikan behintzat ume bat txarragorik gurasubarentzat. Donostia’n artuba nintzan albistia posible etzala neri bizirik uztia; ai ura orduko lastima tristia! Etzan alegratuko nere emaztia! Donostia’tik giñan Azpeitia’ra etorri, bost guardiarekin kotxian ekarri; kartzelan sartu eta an nenguan larri, sententzia tristia zuten irakurri. Zuzen da garbi egin dute justizia, badakit nuela nik ondo merezia; illbeltzan amaseirako nere sententzia, goizeko zortziretan kentzeko bizia. Gaiztua izan banaiz orra sujetatu, sententzia orrek ziran biotza erdiratu; Aita Aizpuru’rekin gogoz konfesatu, egindako okerrak danak akusatu. Pauso bat eziñ eman nuan ezergatik, bi lagun banituben beso banatatik; urkamendira juan giñan kartzelatik, borrerua begira zeguan atzetik. Urkamendian nintzan eserita jarri, nire entrañak zeuden estu eta larri; bizia eman bear oso lotsagarri, au beste guzientzat eskarmentagarri. Barkaziua nuan azkena eskatu, zergatik egiñ nuen lenago pekatu; orrengatik bear det orain nik urkatu, Jaungoikuari arren nitzaz erregutu!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak