Arnastu Euskara kantua

2017-05-03
2017ko maiatzaren 27an Tolosaldeko euskalgintzak egingo duen Lip Duberako sortutako kantua. Hitzak: Oihana Iguaran Musika: Zigor Sagarna Moldaketa: Laket taldea ARNASTU EUSKARA Korronte txiki baten eraz hasiak fin zurrunbiloan goaz hegaz elkarrekin haize-errota berriz xarmaz bete dadin euskaraz har ezazu arnas ta putz egin Aharrausian hasia hauspoz ta kalera arnasestuan bide askoz ta aurrera hasperen eta zotin saltoz biharrera gaur irrintzi bat da ta zatoz ospatzera Lau haizetara zabal dezagun arnas gunea gu haize gara hizkuntza baten hauspo xumea indar ufada hitzarekiko begirunea ta euskara da gure tokia ta unea Hots hutsa ez da hitza hitza ez da hots hutsa hitzetatik hizkuntza hizkuntzatik ahotsa ahotsez eman hatsa hatsa hauspotuz bultza herria zen gorputza hizkuntza da bihotza Lau haizetara… BIS
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak