Gomendioak 2 minututan: Twitchen euskaraz!

2021-02-17
Bideo honetan Twitcheko euskal sortzaileak gomendatu nahi dizkizuet. Denetarik dago: bideojokoetan aritzen direnak, musika kontuei buruz hitz egiten dutenak, solasaldiak... sartu eta kuxkuxeatu pixka bat! - 3000Twitz kanpainari buruz informazio gehiago: https://gamerauntsia.eus/ekimenak/3000twitz/ - Twitchen euskaraz aritzen diren kanalen zerrenda (agian zerrendan ez dira den-denak aterako, pixkanaka berriak sortzen direlako...): https://gamerauntsia.eus/ekimenak/twitch/ - Twitchen bertan "Euskal streamerrak" taldean biltzen dira euskal sortzaile asko. *Bideo honek Aditu plataforma erabiliz egindako azpitituluak ditu (https://aditu.eus). Noski! - Kaixo denoi! Ni Aiora naiz (edo @probatxoa Twitter eta Instagramen) eta Youtubeko kanal hau irekitzera animatu naiz, euskarazko youtuber gutxi egoteak izugarrizko pena ematen didalako. Zerbait kontatzeko idatzi nahi badidazu: probatxoanaiz@gmail.com
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak