Ez adiorik, Belen

2017-11-16
Belen Gonzalezen heriotza dela eta, Ezker Abertzaleak honako adierazpen hau egin du prentsaren aurrean: "Gaur bildu zaituztegu hemen emakume borrokalari baten heriotzaren berri emateko. Belen Gonzalez joan zaigu. Gaixorik larri zegoen eta horregatik etxean preso egon zen kontrolpean eta baldintza zorrotzak betetzen. Belenen bizitza Euskal Herriko gizon eta emakumeen duintasunaren aldeko borroka izan da. Hiru ardatz nagusik gidatzen zuten, eta hirurak hitz batean biltzen ziren: burujabetza; langileriaren, emakumeen eta gure herriaren burujabetza. Euskal Herrian eta munduan kokatzeko erabili zituen ardatz horiek, auzolanean, eta ibilbide luzea egin zuela esan dezakegu: - Ipar Euskal Herrian hasieran, 80ko hamarkadan - ETAko interlokutorea izan zen bi negoziaketa prozesutan: Algerko negoziaketa mahaian 1989an, Felipe Gonzalezen exekutiboaren aurrean. Eta Zurichkoan, 1999an, Aznarren gobernuaren aurrean. - Deportazioan: Malin eta Santo Domingon. - 1999tik kartzelan izan zen. Lehenengo Frantziako Estatuan, eta gero Espainiako Estatuan, Curtisen. - Azken urteak etxean preso eman zituen, eskubide guztiak izan gabe. Une latz hauetan inoiz baino ozenago eskatu nahi dugu presoen askatasuna. Etrxean nahi ditugu, eskubide guztien jabe. Era berean, Ezker Abertzaleak dei egiten diei aktore politiko, sozial eta instituzional guztiei dei egin nahi diegu gatazkaren ondorioak gaindituko dituen bide orri bat batera sortu eta adosteko, komentzituta gaudelako hori izango dela bide bakarra Euskal Herria agertoki berri batera eramateko. Belenen azken agurra hainbeste maite zuen Lazkaoko plazan izango da heldu den azaroaren 26an, 12:30ean. Agur eta ohore, emakume borrokalaria. Adiorik ez, Belen!"
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak