Eunateko zuzendaritza eztabaidarako prest agertu dela jakinarazi dute Eunateko ikasleek

2019-03-21
Manifestazioa egin dute ikasleek Iruñeko kaleetan zehar 'Kamerak Eunatetik at!' lelopean. Txantreako ikastetxean dagoen kontrolaren aurka ikasle andana atera dira kalera. Dozenaka ikasle atera dira kalera Eunateko ikasleek deituriko mobilizazioan. 'Kamerak Eunatetik at!' lelopean, hain zuzen, Iruñeko kaleak zeharkatu dituzte ikasleek, kontrol sozialaren aurka. Auzo eta herri ugaritako ikasleek eskaini diote babesa mobilizazioari. Mobilizazioaren amaieran jakinarazi dutenez, Eunateko zuzendaritza elkarrizketa mahai bat abiatzeko prest agertu da. Hainbat ikastetxetako ikaslek, bestalde, salatu dute grebarako eskubidea urratu dietela.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak