Georgina Orellano, AMMAR sindikatuko Idazkari Nagusia

2019-06-03
Pasa den ekainaren 2an Sexu Langileen Nazioarteko Eguna izan zen. LAB sindikatuan gogoratu nahi dugu bizimodua ateratzeko lan egiten duen pertsona oro langilea dela guretzat. Honen ildotik, sexu langileak langiletzat hartzen ditugu oso-osoan. LABen errealitate honetara hurbiltzeko prozesua gauzatzen ari gara, sindikalismoarentzat guztiz ezezaguna eta bazter utzia izan den errealitatera, alegia. Honen bitartez aukera izan dugu sexu langileekin bertatik bertara konpartitzeko eta hitz egiteko eta emakume hauen egoerak, aldarrikapenak, eskakizunak, beldurrak, grinak, desirak, kexuak eta proposamenak euren ahoetatik entzuteko. Prozesu honetan zehar asko ikasten ari gara eta, horregatik eta euren ahotsak entzutea ezinbestekoa iruditzen zaigulako, Georgina Orellanorekin izan genuen saioa zuekin konpartitu nahi dugu. Georgina AMMAR (Asociación de Mujeres Meretrices de la Argentina en Acción por sus Derechos) sindikatuko Idazkari Nagusia eta sexu langileen lan eta giza eskubideen aldeko militantea da. Gaur egun lan sexualaren errealitate anitzak iluntzen eta estaltzen ari diren gerizpe guztiak argituko dituelako itxaropenarekin dakarkizuegu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak