Ama Euskal Herria (Anje Duhalde) Gorlizen 2017-10-7an

2017-10-17
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Delikatua baitut egungo sujeta Hasi aintzin egin dut zonbait gogeta Gure arteko asko ele entzun eta Euskaldun agertzea ez baita josteta. Badakit askoz ere nukela hobea Nehori ez agertu ene dolorea Odolaren mintzoa eduki gordea Nahiko nuke bainan ezin dut ordea. Ama Euskal Herria naiz nahigabetua Uztea doalakotz betikotz munduan Bere seme alabek abandonatua Nork barka dezaguke gure bekatua. Bata dela eskuina bestea ezkerra Euskaldunen artean dugu herra Ahantziz Ama zure maitasun ederra Horra zure seme hok dautzugun eskerra Baztertu dugulakotz zure maitasuna Desegin da betiko gure batasuna Gu baitan aditzen da guda oihartzuna Hau da zuri bizia ekendu dautzuna. Lehen sartu zitzuzun ezpata zorrotza Zure etxe nagusi jartzean arrotza Halere etzaizautzun gelditu bihotza Etxekoen eskutik duzu heriotza. Zure lekua hartu duen andereak Gureki behar ditu pairatu bereak Amaizunarendako ez daike hobeak Ama ukatu duten haur dohakabea. Baitakite seme hok noizpait oroitzea Ama zuganik izan dugula sortzea Guhaurek bilaturik zure ehortzea Jasan beharra dugu gaztigu dorpea. Hilobi huntan noizbait norbait badabila Zure izaitearen herrestoen bila Lurpetik entzunen du deiadar bipila Hemen nago ama bat bere haurrek hila !
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak