IURRE-5: Gerrako galtzaileen

2020-12-19
Diskoa salgai. Salmenta-puntuak hemen: http://www.iurre.eus/ GERRAKO GALTZAILEEN Gerrako galtzaileen bilobak, trantsizioko umeak, ez gintuen askorik harritzen barrikadetako keak. Sirena-hotsak hirian zehar, zakurrak aske kaleetan, eta ausartenak lehiatzen ziren Bretxako olinpiadetan; Palestinoa, mahoizko prakak, alkandora koadroduna, biharamuna argitu zedin: Gorria eta euskalduna. Mundu berri bat sortu nahi genuen, zaharra guztiz iraulita; gure herri eder hau askatu, kateak behingoz hautsita. Nazioarteko iraultza eta liberazio sexuala, eskura egon zitekeen oro, guretzat, gutxitxo zela. Gau epeletan kantatzen genuen «Nikaragua sandinista!». Bizi osoa gure aurretik, gure zain mila konkista; jaia eta festa izaten ziren sarri borrokaren lagun, baina lagunak hil zirenean irria izoztu zitzaigun. Mende erdia bete dugu, eta beste erdia bizi nahi. Koktelen suak itzali ziren, iraultza-hotsak ere bai. Ile-bizarrak urdindu dira kasurik onenean; gerri-bueltak mejoratuta, gogotsu pintxo potean. Nahi genuen ezer ez dugu lortu, egia argi esanda, baina ez zaigu inoiz ahaztuko, gure bizitza izan da! Gerrako galtzaileen bilobak, trantsizioko umeak…
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak