Entu dantzan

2023-01-23
Ritxi Azzena eta Mitxel Elortza gara, Sardinia eta Euskal Herriko gazteak. Kenze Neke talde sardiniarraren “Entula” eta Urtz taldearen “Bizitzarekin dantzan” abestiak nahastuta bertsio bat sortu dugu, non euskara eta sardiniera nahastu ditugun. Horrez, gain, Sardiniako iparraldean hitz egiten den Gadduresu hizkuntza ere txertatu dugu abestian, Ritxiren ama hizkuntza delarik. Hortaz, hiru hizkuntzatan abestu dugu: sardinieraz, gadduresuz eta euskaraz. Sardiniako hizkuntza aniztasuna eta euskara nahastuta bi herrien aberastasuna islatu nahi izan dugu abestian. Bizitzarekin dantzan abestian bizitzaz gozatzeko eta bizitzarekin dantzan egiteko mezua azaltzen da. Guk gure hizkuntzetara lurreratu nahi izan dugu, gure hizkuntzekin egunerokotasunean gozatu eta bizitzeko. Bestetik, Entula aldarrikapen abestia da. Hizkuntza gutxituek bizi duten egoera ikusirik, zoritxarrez, gure hizkuntzen eskubideak aldarrikatzea ezinbestekoa da. Horregatik, eta abestian aipatzen dugun bezala, “Sardinia eta Euskal Herria, bi hizkuntza eta norabide berdina” da azpimarratuko genukeena. Hizkuntza gutxituen alde lanean eta lankidetzan jarraitzeko aldarrikapena alegia.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak