BILTOKI GARA -BILTOKI 20 URTE EUSKERABILTZEN (AREKAN ft ABIAN)

2022-05-30
Txantreako Euskaldunon Biltoki elkarteak 20 urte bete ditu 2022an. Hori ospatzeko, Arekan eta Abian taldeek "Biltoki gara" kantua sortu dute, igarotako guztia gogoratzeko eta aitzina begira jarraitzeko asmoz. biltoki: https://www.instagram.com/euskaldunon/ arekan: https://www.instagram.com/arekantaldea/ abian: https://www.instagram.com/abiantaldea/ Bideoa: Jon Sesma (@jonsesmasara) Grabaketa, nahasketa, masterra: Adrián Vallejo (@estudios_musiikki) LETRA Inor menderatu gabe, mende hasieran, poliki ta xuabe inurrien antzera. Pausoz pauso, urratsez urrats, egia bihurtu zen askoren lanaz. Hala bazan ala ez bazan, kantuan, bertsotan, jolasean, dantzan. Hala bazan ala ez bazan, Euskerabiltzen Ezkaba plazan. Hamaika bizipen ezina egina 20 urteren ostean etengabe aitzina! Aniztasuna abiaburu, euskara baldintza, euskara helburu. Mingaina astintzeko gogoz bazabiltza zatoz gurekin, zurea da hitza! Hala bazan, hala da ba! Biltoki ginen, Biltoki gara. Hala bazan, hala da ba! Biltoki ginen Biltoki gara. Hamaika bizipen ezina egina 20 urteren ostean etengabe aitzina!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak