SKABIDEAN - Gure unea (HIRI ZAHAR ZIKINA 2022)

2022-01-09
Abestia / Tema: Gure unea Albuma / Album: Hiri zahar zikina (2022) Musika: Skabidean Musikaren grabazioa, nahasketa eta masterizazioa / Grabación, mezcla y masterización de la música: Kaki Arkarazo (Garate Studios, Andoain). Bideoaren grabazioa eta muntaketa: Skabidean Bideoaren edizioa: Jon Corres Bideoa taldekideek grabatu zuten, Andoaingo Garate Studiosen, 2021eko abenduan, diskaren grabazio egunetan. Mila esker grabazioa gurekin partekatzera hurreratu zineten guztioi! Bideoa, halaber, taldekideek muntatu zuten. Mila esker Jon Corresi, bideoaren edizioagatik. --------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- Kontratazioa / Contratación: Bidean Produkzioak (info@bideanprodukzioak.com) Taldearen zuzeneko kontaktua / Contacto directo del grupo: skabidean.blog@gmail.com edo 610887684 Webgunea / Página web: http://www.skabidean.eus/eus Instagram: https://www.instagram.com/skabideanta... Facebook: https://es-es.facebook.com/skabidean Twitter: https://twitter.com/SkabideanTaldea --------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- LETRA Sortu da eguna, gurean egotekoa, berandu goaz egiteko sua, ordua eta ez gaude guztiak. Behin harturik lekua izanen da astia hariztian etzateko elkartasun osoan. Beroa galdaran, algarak giroan, azkenik elkarrekin gara. Gure unea da, bat izatekoa, barre artean dagigun topa: pausoak egin ditzagun beti guztiok batera, hel gaitezen elkarrekin gure helmugara. Zin egiten diot bihotzez neure buruari urteen joanarekin aldatuko naizela, baina beste gauza batzuk, aldiz, argi gera dadin, beste batzuk, betirako berdin, izanen direla! Biniloak martxan, segundoak dantzan, hegan doakigu arratsa, eta eskerrak emateko, ez da hitzik behar, guztiok zainduz gero elkar. Gure etorkizunean izanen garen horientzat izan bitez bide osoan sorturiko oroitzak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak