Donosti Berriko pala txapelketa

2022-05-16
Irutxulo.hitza.eus | Amarako Donosti Berri elkarteak 100 urte bete zituen hilaren 1ean, eta asteburu horretan bertan egin zuten ospakizun handiaz gain, urte osoan zehar mendeurrena ospatzeko jarduerak egiten ari dira. Hain zuzen ere, larunbatean pala txapelketa mistoa egin zuten auzoko frontoian, giro paregabean. Fede Casanovaren omenez egin zuten txapelketa. Lehenengo honako partida hauek jokatu zituzten: Oroitz Alberdi-Leire Barrena bikotea Jonan Martin-Marta Alquegi bikotearen aurka, eta Amaia Munilla-Josetxo Alberdi bikotea Maddi Motxales-Egoi Alberdi bikotearen aurka. Martin-Alquegi eta Munilla-Alberdi bikoteak izan ziren garaileak, eta eurek jokatu zuten finala. Azkenean, Martin-Alquegi bikoteak irabazi zuen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak