LOREAK BELAUNETAN #4pilula

2022-06-20
'Zer izan nahi duzu handitan?' Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten dokumental honetako zazpi protagonista gazteek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratu dute zazpiron artean; baita etorkizuneko erronkena ere. Protagonistak: Oihana Arana poeta eta bertsolaria; Amets Aranguren musikaria; Kattalin Barcena artista plastiko eta musikaria; Dom Campistron irudigilea); Ekain Ibarguren aktore, pailazo eta malabarista; Iker Maguregi zinemagile eta musikaria; eta Maddi Ane Txoperena kazetari, idazle eta bertsolaria. LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen ekoizpena. Irudia eta soinua: KULTURAZ Azpeitiko Kultur Kooperatiba.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak