Babes zabala jaso du ekainak 25ean torturatuen aitortza eskatuko duen manifestazioak

2022-06-11
Nafarroako alderdi politiko, sindikatu eta eragile ugarien babesarekin kalera irtengo da Torturatuen Sarea datorren ekainaren 25ean. Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Egunaren bezperan eginen den mobilizazio honetan torturatuen aitortza eta erreparazioa eskatzeaz gain, ez errepikatzeko bermea eskatuko dute. Aldarrikapen honekin bat egin dute, besteak beste, Geroa Bai, EH Bildu, Izquierda-Ezkerra, Podemos-Ahal Dugu, CCOO, ELA, LAB, STEILAS, CGT, giza eskubideen aldeko elkarteak, talde memorialistak, ekologistak, feministak...Manifestazioa, arratsaldeko 18.00etan abiatuko da Iruñeko Autobus Geltokitik. Manifestazioaren gastu ekonomikoei aurre egiteko, kontu korronte bat ireki dute: ES23 3035 0058 3905 8011 6401
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak