Zientzialari 95 - Martin Olazar “Bioerregaia bizirik dagoen biomasatik sortutako erregaia da”

2018-06-21
Iturri berriztagarrien aldeko apustua egin dute aspalditik energiaren inguruko politika desberdinek, karbono gasen isurketa murrizteko eta klima aldaketari aurre egiteko asmoarekin. Energia iturri hauen artean gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira bioerregaiak, hots, bizirik dagoen biomasatik lortzen diren erregaiak. Bioerregai erabilietakoena dugu gaur egun landare iturrietatik lortzen den bioetanola. Baina zertan datza zehazki bioetanola lortzeko prozesua? Zertarako erabiltzen da? Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak arlo honetan? Horretaz guztiaz hitz egiteko ingeniaritza kimikoan katedraduna den Martin Olazar UPV/EHUko irakaslearekin egon gara. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Zientziari buruzko euskarazko informazio gehiago topa dezakezu zientziakaiera.eus orrialdean.