1967ko tiroketa Markina-Xemeinen

2019-03-19
1967an gertatu zen, Markina-Xemeinen; hain ezaguna den Zelaiaren inguruan. Lehen Frankismoa igarota, diktadurak bere ibilean, erakutsitako ankerkeriak, hurrengo urteetan hatzarpakada ilunak izango ziren orbain sakonen sortzaile. 1967ko abenduaren 19ko iluntzean Guardia Zibilak auto bat tirokatu zuen Markina-Xemeingo zelaian. Lau gazte ziren “Seat 600” batean eta autoak 60 bala inpaktu izan bazituen ere aurrera jarraitzea lortu zuten. Geroago horietako hiru Aulestin atxilotu zituzten Guardia Zibilek. Gertaera hau lehen pertsonan bizi izan zuten Jose Luis Etxegarai Gaztiarena "Mark" eta  Kepa Akixo Leixarreta "Txao"/"Zigor"  elkarrizketatu eta haien testigantza eskaini digute, non joan den abenduan, jendartean aurkezu genuen Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean.Gazte haiek, ETA erakundearekin lehen kontaktuak izan eta frankismoaren aurkako ekintzak burutzeko antolatu ziren. Hasiera batean, margoketak eta ikurrinak jartzea edo matxinoen alde soilik hildakoen aldeko oroigarriak deuseztatzea izango ziren burutu zituzten ekintzak. 1967ko abeduaren 19koa baina, langileen borrokari elkartasuna erakutsi eta "Sindicato Vertical"en aurkako ekintza izango zen. "La persona que hacia de coordinador de nuestro grupo con la dirección de la organización, nos viene con la propuesta de que iva a hacer una pequeña campaña, de lucha que mantenían estos obreros en esta zona y se quería simultanear una acción en los sindicatos de Eibar y Elgoibar " (Jose Luis Etxegarai Gaztiarena "Mark"). Ekintza aurrera eramaterakoan izandako zailtasunek, ihesera eraman zituzten lau gazteak. Auto txiki batean, garaiko Seat 600 batean Elgoibartik atera eta Urkaregin gora aurrera egin zuten, Markina-Xemeingo sarreran Guardia Zibilaren kontrola aurkitu arte. Kotxeak Guardia Zibilari kasurik egin gabe, aurrera jarraitu zuen, eta ondorioz, izurgarrizko bala zaparrada jasan zuen, gerora egindako atestatuaren arabera, 60 zulo izango zituen autoak. Markina-Xemeingo kaleetan zehar, ihes egin eta Lekeitiorako bide bazterrean utzi zuten autoa, Aulestira, oinez ihesari jarraituz. Bertan, nora jo bazutela eta, etxe batean hartu zitutuzten. "Baino Murelagan, etxe horretan gertatu zena, edo behintzat nik hala sentitzen dut, denbora gutxi izan genuen pentsatzeko, zer egingo genuen eta ze erabakiak hartu behar ziren, (...) ni neuk leihotik salto egin nuen eta, momentu luze bat pasatu nuen balkoi azpi hortan, nik neuk horren pena bat badut hala ta ere, haiek atera ziren balkoira baino hala ere Guardia Zibila atera zen hura ere nin neuk azpitikan ikusten bainuen, nik oroimen hori dut, eta erraten zuen, betiko geratu zait, eta erraten zun "Txao rindete, Txao rindete" eta ni mugitu gabe geratu nintzen eta gero haiek lotu zituztenean, nire kideak eta haien [Guardia Zibilaren] kotxeetan, kotxeen motorrak aitu nituenean, herritikan ateratzen ari zirela, ni joan nintzen, orduak pasata gero (...)" (Kepa Akixo Leixarreta "Txao"). Gertaerak badu bere esangura. Frankismoari aurre egiteko determinazioa, indar polizien erantzuna, ihesa, Aulestiko babesa eta ondorengo ihesean, mendi muino bateko etxean jasotako babesa, ... hau guztia jaso nahi izan dugu, urte haietan gertatua hobeto ulertu nahian.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak