Txapelpekoak (6. saioa)

2017-11-29
www.berria.eus | Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko BERRIAren telebista saio berezia. Donibane Lohizuneko saioan Julio Sotok Agin Labururi zortziko txikian botatako bertsoetako bat ilustrazio bihurtu du Txakur Gorria sormen taldeak. Donibane Lohizunen ikusi eta entzundakoa hizpide izan dute Oihana Elduaien eta Miren Garate BERRIAko kazetariek. Elkarrizketatua Joana Itzaina izan da, txapelketan gai jartzaile ari dena. Bertsolari lokartuek, berriz, bertsolarien azalean jarri, kartzelako gaiei nola heldu pentsatu behar izan dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak