Lore bat zauri bat (Xabier Lete) ahotsbakoa

2020-12-14
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/NuEsv8ZZQyo Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Hire bihotza, xori zauritu, iheska joan zain atseden bila. Hari mehe bat hunan bizitza urratua dun keinu bortitzez. Oroitzapen labe gorian gorputz-gogoak tormentu luzez Kiskalirikan, deseginikan bizi bahintzenean deserri hortan. Nahiko hunan, Beatriz Chile libre batean adiskide artean maitasuna dastatu. Nahiko hunan zentzuak, lore goiztarren gisan, zorrik ordaindu gabe desiotan askatu. Hire aitaren heriotz hura bilakatu zain orain heriotz, oihu lehertu bat utzi digunan zauri guztien seinaletako. Ez dun nahi izan iraganaren faktura latza besteri itzul, hainbeste beldur, hainbeste odol isil-isilik pagatu ditun. Nahiko hunan, Beatriz poeta baten bertsoz hire gaztetasuna ispiluan mirestu. Nahiko hunan gaur ere bizitzaren kaliza ardo gorriz beterik gozamenetan hustu. Errugabea hintzenan baina pizti zordunak ez ditun urrun, hire eskuen dardar hautsiak haien ogena oihukatzen din. Har zan atseden betiko loan, gu gaitun orain mendekatzaile, heriotz horren mezu gogorrik ez baitinagu inoiz ahaztuko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak