Gorka Orive (Farmazia irakaslea): "Zientziaren ahalegina izugarria izaten ari da"

2020-05-22
https://hamaika.eus | Hainbat aste igaro dira alarma-egoera ezarri zenetik. Une honetan, immunitateari buruz aspektu gehiago ikasi eta aztertzea dagokio zientzian diharduen komunitateari. Bereziki, koronabirusari aurre egiteko txertoa aurkitzeko bilakaerari dagokionean. Hortaz aritu da Gorka Orive Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia irakaslea. Esan duenez, kutsatuen olatu berririk izango den eta egotekotan, noiz gertatuko den, dira momentuko galderak. Horretan, testek berebiziko garrantzia hartzen dute eta, noski, txertoaren inguruko ezbaia ere hor dago. Oriveren hitzetan, hipotesiak kontrastatze aldera, berri onak espero dira.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak