Amodiozko poema (Benito Lertxundi)

2021-10-11
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Gu, dantzari zuberotarrak ginen Estuerdoen kortean eta ez ginen haien izkuntzaz mintzatzen. Horregatik, egun guztiz, oihuz genuen dantzatzen. Haien ondoan inguratutako ega-luze saldo bat ginen eta zuk autobideko neskatxa maitea egunsenti-arte kantatuz laztandu ninduzun, urriko gau epel batean arrapatutako einara nerea. Egun hartara itzuli nahi nuke emeki-emeki itsasoari begira, begi itxiz jiratutako itzulian barrena. Neure behatzez gure herriko belarra billatzen, aizean gure herriaren erortea, Zarautzko zineetan begirada trixteko eta buruan aluminiozko xederadun neskatxa billatzen, gure herriko plazeetan Otsagiko «boboa» Pelikula mutuetako ereduak Japoiko portabioietako lumez aztandu ditugu, tiburoien ortz eta aginen barrena ibilli behar izan dugu, geure seme-alabak itsas-ertzean eduki ditugu aingira eta itsas-trikuen eskumenean. Odolezko ohetan lo dugu egiten eta atzerriratzen gaituzten trenetako komunetan negar egiten Bainan ez izu, maite, gure etxera inor ez dator orain, Gorbeian urtzen ari den elurra da ' ibaiak arrotuak jausten dira, itoko ahal dituzte?
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak