EUSPOT 2021 • Gaia: NEKAZARITZATIK BIZI NAHI DUGU!

2021-02-18
www.euspot.eus - GAIA - Sortu 30 segunduko iragarkia, gazteak familia nekazaritzatik bizitzera animatzeko. Helburua gazteak eta batez ere emakumeak landa eremura gerturatzea izan behar da. Kontzientziazio kanpaina baterako spota sortu beharko da, bertako familia nekazaritzak ingurumen eta gizarte jasangarritasunari ematen dion guztia balioan jartzeko eta lehen sektorea indartzeko. Zer da familia nekazaritza? Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza ustiatzeko modu bat da. Hauek dira familia nekazaritzaren gaur egungo erronkak: elikadura, krisi klimatikoa, lurraldearen antolaketa, jasangarritasun ekonomikoa eta gizateriaren ongizatea. - SARIAK - 2021ean sei sari banatuko dira: SARI NAGUSIAK: Spotik onena: 1.000 euro Publikoaren saria: 500 euro Gazteen saria (14-18 urte): 250 euro Musika sinkronizazio onenaren saria: 300 euro SARI GEHIGARRIAK: Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena: 500 euro Arizmendiko ikasleen spotik onena: 250 euro
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak