MusikaZuzenean TB #61: Drumkopters + Petti

2019-02-21
Hemen da MusikaZuzenean Telebistare saio berria. Egin kilik eta goza! 00:00 Sintonia eta sumarioa 00:58 Drumkopters 17:14 Petti Lehen erreportajea osatzeko Drumkopters taldearekin egin dugu zita Bilboko Sarean kulturgunean. Txini, Miren eta Korta dira Drumkopters, eta agur biran murgilduak daude taldearen amaiera idazten. Jarraian nafarroako Bera herriko paraje ederretara egin dugu bidai, errekatxo eta bidexka artean galtzeko. Petti handiarekin egin dugu hitzordua bertan, zuzenean grabatu duen disko berriaz gehiago jakin nahiean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak