Naziogintza eta estrategia independentistako tailleraren aurkezpena

2017-05-23
Pello Otxandiano SORTUko Herrigintza idazkariak "Naziogintza eta Estrategia Independentista" goiburupean egingo diren tailerrak aurkeztu ditu, euskalgintza eta kulturgintzako zenbait esparrutan lanean ari diren kideentzako. Tailerrean gai honetan interesa duten ezker abertzaleko kideek parte hartu ahal izango dute. Zohardia Ponentzian adostu zen moduan, SORTUren hurrengo urteetako erronka izango da beste eragile batzuekin batera prozesu subiranista martxan jartzea. Tailer hau eta gerora egingo diren beste batzuk ere SORTUren norabidea argitzeko baliagarriak izango dira.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak