Marko Makako, bere ametsetan, krimen handiak argitzen dituen polizia atsegina da. Errealitatean, ordea, uharte tropikal lasai bateko hondartzazain arduratsua baino ez da. Lulu ederra berarekin maitemintzeko itxaropena zapuztu egingo zaio Karlo xarmangarria uhartera iristen denean eta Markoren hondartzan tximu erraldoi itxurako kasinoa eraikitzen duenean. Jeloskor, Karlo
ikertzen hasiko da, susmagarri delakoan. Zuzen dabil gainera, Karlok
uhartea bereganatu eta bere burua presidente izendatu nahi duela
deskubrituko baitu.