Loezina (Skabidean)

2020-02-25
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Abestia / Tema: Loezina Albuma / Album: Izaera (2020) Musika eta letra / Música y letra: Skabidean Musikaren grabazioa, nahasketa eta masterizazioa / Grabación, mezcla y masterización de la música: Kaki Arkarazo (Garate Studios, Andoain). Bideoa / Video: XAM, Luzía Vegas eta Cuto Eskerrik anitz Julen Camposi (punki aritzeagatik) eta Idoiaren amonari (etxea errazteagatik). Taldearen kontaktua / Contacto del grupo: 610887684 Posta elektronikoa / Correo electrónico: skabidean.blog@gmail.com Instagram: https://www.instagram.com/skabideanta... Facebook: https://es-es.facebook.com/skabidean Twitter: https://twitter.com/SkabideanTaldea LETRA [EUS] Margolan makurra bailitzan, sabaian dilindan, nago beharturik ibiltzera gauero museoan. Nahiz eta bihurtu alde batera edo bertzera, ezin egin ihesi, ohartu beharra daukat preso naizela. Iluntasunean hasperena, pikutara guztia, ea zer dioen hiriak, har dezagun airea. Etxeko atariaren danbadaz haizearen hotzaren ukabilkada, zirimiri leunaren errezela, ilberri den gauaren islada... Gizon kopetiluna, pantailari begira, txakur zuri txikiak egiten dio tira, marrazten du arkupean fatxadako farolak lasai erretzen ari den lagun baten ingerada. Espaloian jarririk, izkinaren bueltan, punki gandor gorri baten marmar ulergaitza, putzu zikin baten gainean dago dantzan, alkohol usaina darion mozkor erotu bat. Ordu txikitako pentsamendu sarkorrek loezinean murgiltzen naute, amesgaiztoen lapurrak dira atzarririk daudenen horiek hain zuzen. Deabruen artean naiz aspalditik, eta azkenean egiten da ikasi norbera dela bere suen iturri, deabrurik gabe ez dela infernurik! Argi hori margul honek nazkatu nau jada, auzotik at paratzen naiz itsaso beltzean soa, ohartzeko hura dela benetan zabala, nire kezka zirta bat soilik izartegi osoan. Lasaiturik bueltan noa espaloi artera, dagoeneko ez zait arrotz etxerako bidea, deabruak uxatzeko heldu dira karriketan sartzen diren suzko argi-izpiak! Ordu txikitako pentsamendu sarkorrek, loezinean murgiltzen naute, amesgaiztoen lapurrak dira atzarririk daudenen horiek hain zuzen. Baina lau haizeek dezatela jakin, nire kezkek jabe bakarra naute ni. Preso haiek direla dut erabaki, ni naiz haien mundua, ez alderantziz!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak