Gure lekukotasuna (Taberna ibiltaria)

2017-07-08
http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Zuen aurrean, jaun-andereak, ibiltzen gara askotan... bozkarioa ezarri nahiz denen gogo-bihotzetan! Baina giroa, ez dago naski, alaitzeko denboretan ... Oraindik ere gure herria ari baita negarretan! (bis) Ez dugu segur gauza haundirik Herriari eskaintzeko... Bakar-bakarrik zenbait olerki hemen zuei kantatzeko. Guk ere zinez, gure Herria asko maite dugulako. Eta kantuaz, gure moldean, nolazbait zerbitzatzeko... (bis) Badakigu bai, kantuaz beste, nahi duela Herriak... Bainan ez dira denontzat berdin iraultzaren iturriak Bakoitzak beraz, bere sailean, ezar ditzala harriak... Elkarren lanak, ongi uztartuz, altxatzen dira etxeak ! Etxe batean, nork ez du maite beti kantuz ari dena ? Baina kantua, ez da ez aski, egin behar ere lana ! Gaurko kantu hau izan dadila gure lekukotasuna... Burruka gaiten irabazteko Euskadin askatasuna! (bis) (Daniel Landart)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak