7.- Zer egin dezakegu gure inguruan hizkuntza-aniztasuna sustatzeko? HIZTUN EKOLOGISTAREN DEKALOGOA

2022-04-29
Horacio Cachin - gozogilea Hizkuntzei buruz hitz egin behar dugu eta hizkuntzen eta kulturen arteko harremanez. Hizkuntzekiko interesa piztu, eta euskaldun izateari balioa eta prestigioa eman, eta, noski, ahal dugun guztiekin eta eremu guztietan euskaraz egin. Gauza guztiak hizkuntzaren batean egiten ditugu, eta hizkuntza bat erabiltzeak edo ez erabiltzeak eragina du hizkuntza horren prestigioan, hiztunen autoestimuan, erabileran... eta, azken batean hizkuntzaren garapen jasangarrian.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak