LIHER - Sismografoa eta Lurrikara (Single)

2018-01-18
..TENPLUAK ERRE.. Aro berri baten erditzea hasi da. Ez da, hala ere, giza haurdunaldi bat bezala, bederatzi hilabetekoa izan: urtebete borobilekoa baizik. Urtebete akordeak arakatzen, soinuak bilatzen, amorratzen eta pozten eta negar egiten eta erortzen eta guzti horretatik letrak ateratzen. Urtebete ensaiatzen, kontaktuak bilatzen, grabatzen, nahasten, egiten eta desegiten, erratzen eta asmatzen. Ezagutzak dakarren baretasunetik eta ezjakinak dakarren amorrutik ateratako lana da hau. Urpean zelatari bizitzetik, urgainera atera eta lurrazaleko tenplu guztiei sua ematera goaz, uste baitugu benetako lanari eman behar zaiola merezi duen ordaina. Urpean egiten denari hain zuzen. Aro berri baten erditzea hasi da, eta lehenengo kumea, Sismografoa eta Lurrikara. Sabelaldiaren gainontzekoa otsailaren 7tik aurrera ezagutu ahal izango duzue, orduan kaleratuko baitugu hain kuttun dugun disko hau Donostiako IN Estudioak-en IƱigo Etxarrik grabatua. Tolosako Bonbereneako estudioan Karlos Osinagak nahastua. Azkarateko Mamia estudioan Jonan Ordorikak masterizatua.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak