Apirilak 9 - Kantu laburpena | ØDEI

2022-04-09
www.berria.eus | 'Euskarara euskaratik' deituriko pieza osatu du Odei Barroso 'ØDEI' musikariak Korrikaren 10. eguneko irudiak janzteko. Erritmo biziz josi du pieza, 'Gramatik' egilearen oinarria erabilita. 'Euskarara euskaratik' Zaharrari tiraka, berriarekin biraka... Tipi-tapa tipi-tapa! Gainean dugu data korrika iritsi da-ta. Zurea nola nirea, denona da adiskidea, urratsez urrats eraikitzen dugu gure bidea. Marraztuz ibilbidea, libre izan ezin duen herri baten hautu librea. Barne indarrak ezkontzen, egunez biharrak ontzen... aspaldi ohitu ginen guzia izerdiz lortzen. Hau ez da basamortu ta ez dadin betikotu lokarri oro lotu eta segi sortzen. Herria, hitza, kultura, guztiona da ardura, ilusioa, lilura da transmititzen den hura. Ahantzi muga korrika heldu da. Eskutik mingainera ta mingainetik eskura Lekukoan lekukoak izan nahi du lekukoa. Bota eskukoa, hartu lekukoa, kilonetroen distantzian dena da gertukoa. Hizkuntza dugu garabi, ez gara bat, ez gara bi, euskara zuk, euskara nik euskarara euskaratik. Egin BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/ Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak