"Garaipen sinboliko" bat, gotortutako Europaren aurrean

2018-04-03
Hendaiako atxikitze zentroa migratzaileak hartzekoa zen gaur goizean, berriro ere, baina 150 bat herritarrek halakorik gertatzea eragotzi dute. EtorkiZUna kanpainaren baitan, Bizi mugimenduko kideak zentro aurrera joan dira, eta sartzekoak ziren migratzaileen tokia hartzeko prest agertu. Frantziako Poliziak sartzea oztopatu die horiei guztiei, Jose Boveri izan ezik, europarlamentari izanik sartzeko eskubidea duelako, eta "garaipen sinboliko" jo du honek ekintza, mobilizazioaren ondorioz, azkenean, lortu baitute migratzaileak atxikitze zentroan sartzea eragoztea, eta jakina, salaketa zabaltzea ere.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak