Martxan da EHko elkartasun jaialdirik haundiena

2017-07-27
Jendetza hurbildu da Lakuntzara HTX20 edizioan parte hartzeko. Preso, iheslari eta euren senideekiko elkartasun jaialdia arratsaldean hasi da ofizialki, baina goiz goizetik akanpalekua eta barrak ireki dira eta giro ederra sortu da Sakanan. Kalera Martxa Lakuntzan jaso du harrera beroa HTX20ko hasiera ekitaldian. Goardia Zibilak kontrol bat jarri du Arbizun eta Ahotsa.info-ko kide batzuk identifikatu dituzte grabatzeagatik. Irirtsi da Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 20. edizioari ekiteko unea. Orduak elkartasuna eta musika inoiz ezagutu ez diren mailan bizitzeko. Ostegunetik hasita eta igandera arte elkartasunak ez du etenik izango, eta ez soilik eskenatoki gainean. Hitzaldia, mendi martxak, herri bazkariak… 84 talde oholtza gainean euskal preso politiko, iheslari eta errefuxiatuen eskubideen alde eta haien senideek pairatzen duten urrunketa eta dispertsio politikarekin behingoz amaitzeko zarata eginez. 10:00etan ireki dira akanpalekuko eta Naiz eta Jantoki guneetako ateak. Hala ere, harrera ekitaldia 18:30ean izan da, Lakuntzako plazan, eta musika ez da 19:30ak arte hasi. Kalera Martxaren azken etapa Lakuntzan amaitu da, eta hasiera ekitaldiaren ondoren oso harrera beroa jaso dute. Sorkunek jo ditu lehen elkartasun akordeak herrian, eta El Sonido de la Metralla eta Leihotikanek ireki dute Beriain gunea. HTXn izan dira ere Willis Drummond, Raperos de Emaus, Esne Beltza, Estricalla, El Diluvi, Soziedad Alkoholika, Narco, Skakeitan, Porco Bravo, Tximeleta, Green Valley, Dakidarria, Def con Dos, Strombers, eta Elepunto vs Jotatxo. Hilabete ugariko lana Prest dago Lakuntza Hatortxu Rock 20 hartzeko. Milaka pertsona espero dituzte asteburu guztian zehar, eta ziur daude ahaztezina izango den asteburu luze bat dagoela aurretik. "Sinetsita gaude egin dugun lanak bere fruituak emango dituela, eta elkartasun erakustaldi berri honek aurrera pauso bat suposatuko duela Euskal Herriak bizi izan duen gatazka armatuaren ondorioak gainditzeko bidean", esan dute HTXko antolatzaileek. Hilabete ugari eman dituzte lanean dena behar bezala atera dadin. "Azken asteak neketsuak izan dira, baina auzolana ere ederra izan da eta prest gaude erronka erraldoi honi aurre egiteko", esan dute HTXkoek. Hala ere, gogoratu nahi izan dute oraindik txandak dituztela betetzeko. "6.718 txanda ezarri genituen jaialdiak behar bezala funtzionatzeko. Ikusgarria izan da Euskal Herriak eman duen erantzuna ere, baina oraindik ere batzuk falta zaizkigu eta bertan, “Turnomania” izeneko puntuan izena ematera gonbidatzen dugu etorriko den pertsona oro", adierazi dute. Azkenik, jaialdiaren inguruko xehetasun guztiak jarraitzeko HTXren aplikazioa jaistea gomendatu dute. Bertan topa daiteke azken berriak, informazio gaurkotua, plano, kontzertuen ordutegia, etab. Goardia Zibilaren kontrolak Goardia Zibila ere Lakuntzan agertu da. Arbizun kontrol bat jarri dute eta gero Lakuntzako sarrera batera hurbildu dira. Bertan ari zirenean Ahotsa.info-ko kide batzuk identifikatu dituzte grabatu dituztelako.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak