Arimak Etxekalte Habi

2021-11-04
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Single 7’’ko Edizio mugatua + Bira! ETXEKALTE eta HABI banda berri interesgarrienetako bi dira. Single bat partekatuko dute. Bi kantak joan den urtarrilean grabatu zituzten Elkar estudioan, Víctor Sánchezen zaintzapean. Bira bat elkarrekin egin behar dutela eta, bi kanta hauek grabatu dituzte, banda bateko zein besteko musikariak elkarren artean nahastuta (bateria-jotzaileak salbu). Gitarra bizi-biziak, erritmo sendoak, errepika gogoraerrazak eta egungo eszenako bi ahots onenetako bi. Ondorioa? Bi kanta bikain! "Arimak Denboran" Laguntasunak eta gogoak bultzaturiko lana, garagardo artean hasi eta zuen memorian iltzatuta amaitu nahi duena. ETXEKALTE: Spotify: https://open.spotify.com/artist/1qFSr... Instagram: https://instagram.com/etxekaltee Facebook: https://www.facebook.com/etxekaltetal... HABI: Spotify: https://open.spotify.com/artist/7zhQ9... Instagram: https://instagram.com/habi_taldea Elkar estudioetan grabatua eta masterizatua Victor Sanchez soinu ingeniariaren eskutik. Eskerrik handienak proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi: Zuzendaria eta ideia: Alba Lozano Zuzendari laguntzailea: Iker Maguregi Aktoreak: Julen Barturen eta Gaizka Sarasua Argazki zuzendaritza: Andrea Martinez Kameraria: Iñigo Iriondo eta Jon Santamaria Gafter: Antonio G. Albalate Muntaia: Iñigo Iriondo eta Alba Lozano Soinu ingenieritza: Victor Sanchez Ekoizpena: Tiro pun, Etxekalte eta Habi Arte zuzendaritza: Claudia Alejandra eta Ainhoa Atxaga Jantzien diseinua: Karla Biondini MUAH eta jantzi laguntzailea: Araitz Pil Argitaletxea: Elkar Nitya Lopez Arantza Felipe Tony G Andres Camio "Jitu" Hitzak/Letra: Batak bestearen etorrera miresten Berba zaharren magalean Eklektikoa bihurtzen, azala berritzen aldi berean Inspirazioa bada, gure benetako lehengaia Saiatuko gara ereiten Ezpanak, zaporea galdu ez dezan Bizitzaren akordea eskatu zenidalez Arimaren beste aldea emateko gai nintzen Nor naiz? Eta esan zenidake “norbait zara” Agerian ezkutatzen, isilpean Isilpean, agerian izkutatzen duzun akorde baten bultzadak behartzen nau elkartzera eta haizearen babesaz, murgildu naiteke zure arimaren barrura Ihintzaren antzera, azaleratzen dugun horri disdira ematera (Airea edukitzeko abestu egin nuen) Bizitzaren akordea eskatu zenidalez Arimaren beste aldea emateko gai nintzen Nor naiz? Eta esan zenidake “norbait zara” Agerian erakusten, isilpean http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak