GUREAN GAUR albistegia: Maiatzak 23

2017-05-23
GUREAN GAUR albistegia BeƱat Zarrabeitiaren eskutik. Honatx gure lerroburuak: - Gehiengo sindikalak deituta, greba egin dute hezkuntza publiko ez unibertsitarioan, aurtengo hirugarrena. ELA, LAB eta STEILAS-en esanetan, protestak "jarraipen zabala" izan du eta hurrengo ikasturtearen hasiera "oso gogorra" izango dela iragarri dute. - 22 hildako eta 59 zauritu eragin ditu bart gauean Ariana Grande abeslariak Manchesterren eman zuen kontzertuaren amaieran izandako erasoak. Theresa Mayk atentatu "terroristaren" egilea identifikatu dutela adierazi du. - Katalunian, Carles Puigdemont presidenteak azaldutakoaren arabera, Espainiako gobernuarekin adostutako erreferenduma egiteko aukera "luzapenaren azken minutur-arte" baliatuko dute. Hala ere, bere hitzetan, Kataluniak dagoeneko aldebakartasunaren bideari ekin dio. - Ekainaren 3rako manifestazioa deitu du Errekaleor Bizirik plataformak. Auzo askeko bizilagunek azaldu dutenez, argindarra moztu izanak bizigunearen segurtasuna jaistea eragin du. Horrekin batera, Gorka Urtaran alkatearen kritikak "faltsutzat" jo dituzte. - 600 sinaduratik gora aurkeztu dituzte Nafarroako parlamenduan Zizur zendeak eremu mistoan jarraitzeko eskatuz. - Kiroletan, Ernesto Valverdek ez du Athletic-en jarraituko. Hala iragarri du talde zuri-gorriak eta gasteiztarrak agerraldi bateratua egingo du bihar Josu Urrutia presidentearekin batera. Litekeena da Valverdek Bartzelonarako bidea hartzea eta Cuco Zigandak bera ordezkatzea. - Italiako Giroan, Mikel Landak eskura izan du hirugarren euskal garaipena, baina sprintean ezin izan du Vincenzo Nibali mendean hartu. Tom Dumolinek lehen postuan jarraitzen du nahiz eta tripetako arazoak izan eta lasterketaren erdian beherakoa pairatu duen. - Zinemagintzari dagokionez, Roger Moore-ren heriotza hizpide. 89 urte zituela zendu da, XX. mendeko aktorerik ezagunenetarikoa izan zen 0007 agentea edo "The saint"-en paperetan. #11gaur
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak