EGIN KLAK!

2020-12-09
Buruarin batzuk omen gara, ez omen dugu kontzientziarik, ez omen dugu ingurukoengan pentsatzen. Egunean titular bat, bi, hiru… arduragabeak, mimatuak, alperrak… Bat, bi, hiru… Gazteak, gazteak eta gazteak… Guri buruz ari dira behin eta berriz eta eh! “titular guztiak guri buruz dira, baina ez digu inork ezerre galdetu” (berritxarraken kanta kantatzen) Ahotsa kendu digute bai, baina inoiz eman al digute ala? Ez al genuen aspaldi ikasi gure kabuz hitz egiten? Irratiak itzali eta mikrofonoak pizten, Telebistak estali eta kaleetara jeisten? Eta esateko? Denetik dugu esateko. Eta denari buruz. Amesten dugula herri bat, jende askez osatua Borrokatzen dugula etorkizun duin bat bizigarria eta bizia. Altxatzen garela martxoaren 8an eta gure intimitatearen egunerokoan (esaldi hau kamarara hurbilduta eta xuxurlan) Zaintzen dugula gure etxerik handiena den mundu hau eta gorroto ditugula zabortegi bilakatzen dutenak Ez diogula guretzat marraztutako bideari segitzen eta horren ordez gure marra propioetatik gabiltzala Ez garela kontzientziagabeak, ergelak, ume ezjakinak… Gazteak garela, oraingo gazteak. Dena eginda eman nahi diguten garaiotan, Ahoskera propioak sortzen jarraituko dugu, Arakatzen, probatzen eta hanka sartzen. Erritmo eta oin berriak asmatzen, dudatzen galdetzen eta erantzuten. Eta gureari eusten. Eta berriz zalantzan jartzen. Eta berriz erantzunak aurkitzen. Etorkizuna eraikiko badugu, ahotsa beharko dugu. (grabatu plano bat aparte “ahotsa” oihukatze) Baina horretarako KLAK bat behar dugu. Etorri, egin KLAK» Web: klak.eus Instagram: @egin_klak Twitter: @egin_klak Tik-tok: @egin_klak
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak