Zutik! trailer ofiziala

2021-10-01
Zutik filmaren trailer ofiziala. Elezaharrak dioenez, landatutako zuhaitz bakoitzeko iratxo txiki bat jaiotzen da. Une horretatik aurrera, zuhaitza eta iratxoa betiko lotuta egongo dira. Iratxo hauek ikusezinak dira gizakientzat. Garai batean haurrek ikus zitzaketen, are gehiago, jolas eta abenturetako lagunak ziren. Baina uneren batean haurrak naturatik urruntzen joan ziren eta harreman hori galdu zuten. Gaur egun, parkeko zuhaitzak eta iratxoak arriskuan daude, teknologiak ordezkatuko ditu. Haurrak berriro haiekin eta naturarekin konektatzea lortzen badute bakarrik salbatuko dira.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak