Plaza aniztasuna - Jone Uria Albizuri

2020-07-09
Askotariko bertso saioen sustapena garrantzitsua da bertsolaritzarentzat, eta bertsolariak plazaratzeko baldintza egokiak betetzea, ezinbestekoa. "2013ko txapelketan biak ospatu ziren Markina-Xemeinen egun berean: Bertso Eskolen Eguna eta Txapelketa Nagusiko kanporaketa bat. Gogoan dut azken agurrean aipatu nuela txapelketa, izatekotan, bertsoaren teilatua litzatekeela; eta bertso eskolak oinarria. Baina zer dago tartean? Zenbat solairu dauzka eraikinak? Nolakoak? Ezagutzen al ditugu?". Jarraitu irakurtzen www.bertsozale.eus atarian. [2020ko udaberria] Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak