Marijesiak Iurretan | 2018 Kultura Ondarearen Urtea

2018-12-17
Marijesien ohiturak bat egiten dau Euskal Herri osoan, eta hainbat herritan gazteak kalerik kale ibilten dira koplak kantetan. Marijesien ohitura hau Gabon inguruko ospakizunaren bederatziurrena egiteko zan. Historia sakratua da kantuz azaltzen dana: Adan eta Ebagandik hasi eta Jesusen jaiotzara arte, Amabirjinearen anuntziazinoa, Hiru Erregeen etorrerea, eta abar. Lehenago zabalago ebilzan. Badoguz, nahikoa ahulik eta zatika bada be, Bizkai osoko hainbat lekukotasun: Arratia eta Zeberio, Busturialde osoa, Markinaldea eta Lea-Artibai bailaretan, eta abar. Gaurkoan, Iurretan urteoro herritarrek kantetan dabezan Marijesiak dakarguz.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak